martes, 30 de diciembre de 2008

Lesson planning

Irakasgaia antolatzeko momentuan, konturatuko gara antolaketa modu asko daudela; adibidez:
testuliburu bat aukeratu, eta hau jarraitu kurtso bukaera arte; beste aukera bat, materiala irakasleak berak prestatzea litzateke; beste bat, aurreko bien arteko nahasketa; ala internetetik eskuratzea beharrezkoa den materiala;...ikusten denez, modu ezberdin asko dago irakasgaia antolatzeko garaian. Garrantzitsua da beraz, komunikazio iturri ezberdinak (internet; irratia; telebista;...) maiz kontsultatzea, azkenego berrien gainean egoteko, honek planifikazioa ahalik eta zehatzago egiten lagunduko digu. Material ugari dago eskura, falta dena beraz, irakaslearen nahia eta interesa da, klaseak ahalik eta dinamikoak egiteko, zeinetan ikasle guztiak barne hartzen diren.
Testuliburuak, oso lagungarri zuerta daitezke, baina dirua balio dute; hori bai, irakaslearen aldetik, esfortsu gitxi klaseak prestatzeko garaian. Interneten ordea, informazio asko doain eskura daiteke, ezartzen den baldintza bakarra, informazio hori besteekin kompartitzea da. Irakaslearen aldetik, lan gehiago suposatzen du, informazioa bilatu, aztertu eta prestatu behar du. Duen abaintaila nagusia zera da, dagoen aukeraketa izugarri handia dela, liburukoa berriz, oso mugatua da. Horregaitik aipatzen nuen lehenago irakaslearen motibazioa eta nahia funtsezkoak direla teknologia berriak erabiltzeko momentuan.
Hala ere, badaude telebistako saio bereziak umeak hezitzeko, hauen artean
"Barney". Gure garaian, "Barrio Sesamo" programa zegoen moduan.



Irakasgaia antolatzeko eta lantzeko webgune interesgarria doakizue
hemen, non informazioa elkartrukearen bitartez kompartitu ahal izango duzue, ia etekina ateratzen diozuen.

Beste bat arte,

Mikel.

viernes, 26 de diciembre de 2008

Task-based learning

Komenigarria iruditu zaidan definizioa ingeleraz aztertuko dugu:

"A task is a piece of classroom work that involve learners in comprehending, manipulating, producing or interacting in the target language while their attention is focused on mobilizing their grammatical knowledge in order to express meaning, and in which the intention is to convey meaning rather than to manipulate form."

Definizio hau, David Nunan-ek eginikoa da, hizkuntzalari ospetsua mundu mailan, liburu asko ingelera irakasteko metodologiaren inguruan idatzi ditu. Aktibitateen bidez ikastea proposatzen da, aktibitateak ikasi nahi den hizkuntzan egingo dira, komunikazioa helburutzat hartuta. Komunikatzeko, gramatika erregela batzuk menperatu beharko dituzte ikasleek,hala ere, komunikazioa eteten ez duten akatsek jada ez dira hain importanteak izango.

Jane Willis-ek ere, gai honen inguruan hainbat ikerketa egin ditu, aktibitate ezberdinak sailkatuz, hala nola, "Task" terminoa definituz eta justifikatuz. Bere argudioak, TBL-en topa daitezke.

Espero dut informazioa interesgarria topatzea. Laister arte,

Mikel Etxebeste.

lunes, 15 de diciembre de 2008

Ingelera ikasteko/irakasteko materiala

Ingelera ikasteko zein irakasteko momentuan, erabiliko dugun materiala oso garrantzitsua izango da. Gaur egun, teknologia berriei esker, informazio hau, dohain topa dezakegu internet-en. Laister irakasleak izango garela kontutan hartuz, komenigarria da ikasleei zein irakasleei zuzendutako materiala aztertzea. Horretarako, materiala aproposa izan beharko da; ikasleei begira, sentsumenak eragiten dituzten ariketak(ikusmena, entzumena,..) hobeagoak izango dira, burua soilik erabiltzen dutenen aurrean. Komunikazioa goraipatzen da, ahozko saioei gero eta garrantzi handiagoa emanez. Irakasleei ordea, material dinamikoa aurkeztuko zaie, mota askotako ariketekin, klase ezberdinetara molda daitekeena. Jada, aukera askoren aurrean aurkituko gara, gai bat jorratzeko orduan.

Hona hemen, interneten aurki daitekeen materialaren adibide pare bat, modu ezberdin asko dago irakasteko, baina modu batzuk besteak baino erakargarriagoak izango dira ikasleentzako.





Ikasle zein irakasle lana errezteko asmoz, erabilgarria topatu dudan materiala zuen esku ipiniko dut, ia zuei ere erabilgarria iruditzen zaizuen.

Besterik gabe, ondo izan.