lunes, 15 de diciembre de 2008

Ingelera ikasteko/irakasteko materiala

Ingelera ikasteko zein irakasteko momentuan, erabiliko dugun materiala oso garrantzitsua izango da. Gaur egun, teknologia berriei esker, informazio hau, dohain topa dezakegu internet-en. Laister irakasleak izango garela kontutan hartuz, komenigarria da ikasleei zein irakasleei zuzendutako materiala aztertzea. Horretarako, materiala aproposa izan beharko da; ikasleei begira, sentsumenak eragiten dituzten ariketak(ikusmena, entzumena,..) hobeagoak izango dira, burua soilik erabiltzen dutenen aurrean. Komunikazioa goraipatzen da, ahozko saioei gero eta garrantzi handiagoa emanez. Irakasleei ordea, material dinamikoa aurkeztuko zaie, mota askotako ariketekin, klase ezberdinetara molda daitekeena. Jada, aukera askoren aurrean aurkituko gara, gai bat jorratzeko orduan.

Hona hemen, interneten aurki daitekeen materialaren adibide pare bat, modu ezberdin asko dago irakasteko, baina modu batzuk besteak baino erakargarriagoak izango dira ikasleentzako.





Ikasle zein irakasle lana errezteko asmoz, erabilgarria topatu dudan materiala zuen esku ipiniko dut, ia zuei ere erabilgarria iruditzen zaizuen.

Besterik gabe, ondo izan.

No hay comentarios: