martes, 30 de diciembre de 2008

Lesson planning

Irakasgaia antolatzeko momentuan, konturatuko gara antolaketa modu asko daudela; adibidez:
testuliburu bat aukeratu, eta hau jarraitu kurtso bukaera arte; beste aukera bat, materiala irakasleak berak prestatzea litzateke; beste bat, aurreko bien arteko nahasketa; ala internetetik eskuratzea beharrezkoa den materiala;...ikusten denez, modu ezberdin asko dago irakasgaia antolatzeko garaian. Garrantzitsua da beraz, komunikazio iturri ezberdinak (internet; irratia; telebista;...) maiz kontsultatzea, azkenego berrien gainean egoteko, honek planifikazioa ahalik eta zehatzago egiten lagunduko digu. Material ugari dago eskura, falta dena beraz, irakaslearen nahia eta interesa da, klaseak ahalik eta dinamikoak egiteko, zeinetan ikasle guztiak barne hartzen diren.
Testuliburuak, oso lagungarri zuerta daitezke, baina dirua balio dute; hori bai, irakaslearen aldetik, esfortsu gitxi klaseak prestatzeko garaian. Interneten ordea, informazio asko doain eskura daiteke, ezartzen den baldintza bakarra, informazio hori besteekin kompartitzea da. Irakaslearen aldetik, lan gehiago suposatzen du, informazioa bilatu, aztertu eta prestatu behar du. Duen abaintaila nagusia zera da, dagoen aukeraketa izugarri handia dela, liburukoa berriz, oso mugatua da. Horregaitik aipatzen nuen lehenago irakaslearen motibazioa eta nahia funtsezkoak direla teknologia berriak erabiltzeko momentuan.
Hala ere, badaude telebistako saio bereziak umeak hezitzeko, hauen artean
"Barney". Gure garaian, "Barrio Sesamo" programa zegoen moduan.



Irakasgaia antolatzeko eta lantzeko webgune interesgarria doakizue
hemen, non informazioa elkartrukearen bitartez kompartitu ahal izango duzue, ia etekina ateratzen diozuen.

Beste bat arte,

Mikel.

No hay comentarios: