martes, 20 de enero de 2009
Pronunciation
Gaur egun, Ingelera modu praktikoan irakatsi nahi badugu, ahoskatzeari bere garrantzia eman beharko diogu. Nik ikasi nuen garaian, gramatika, klaseen oinarria zen. Ariketak, bata bestearen atzean, danak gramatikarekin lotuak lantzen genituen. Ahoskapena ia ez zen lantzen, eta neure buruari galdetzen diot, ez ote al zen izango lotsa ala ezjakintasunagaitik?Auskalo, batek daki, nik behintzat nire zalantzak ditut. Dana dala, gaur egun, hizkuntzak erabilgarriak izan behar dira, komunikatzeko benetako tresnak; horregaitik, ondo ahoskatzeak, rol garrantsitzua bete beharko du egungo irakaskuntzan.
Ahoskatzea lantzeko modu ezberdinak daude, cd, dvd, internet,...etab. Interneten, dohaineko materiala topatu daitekeenez, azken hau, informazio-iturritzat gomendatuko dut. Hurrengo bideoan, hitz ezberdinen ahoskatzea landuko da.
Irakurtzeko estrategiei buruzko informazio gehigarria hurrengo link-ean topa dezakezue.
Beste bat arte,
Mikel Etxebeste.
lunes, 19 de enero de 2009
Errors correction in primary.
Jakina da ikasleak akatsak egiten dituztela eta irakasleak hauen aurrean modu ezberdinetan erantzuten dutela. Irakasleen erantzunak ere ezberdinak dira; batzuek hauen aurrean ez dute ezer egingo; beste batzuek ordea, gogorregi jokatuko dute; eta badaude ere akatsak modu dotorean argituko dituztenak.
Bartram, M. eta R. Walton-en iritziz, akatsak hiru taldetan sailkatu daitezke:
Gaian gehiago sakondu nahi baduzue, hona hemen link interesgarri bat, "Correction vs. Self-Correction" aztertzen duena. Egia da, duela gutxirarte, irakasleak baino ez zutela zuzentzen; baina jada, gaur egun, beste norabide bat hartzen ari da hezkuntza, eta komenigarria da beti geldi ez geratzea.
Bukatzeko, hona hemen bideo bat zeienean akatsak zuzentzeko modu ezberdinak aztertzen diren.
Beste bat arte,
Mikel Etxebeste.
Bartram, M. eta R. Walton-en iritziz, akatsak hiru taldetan sailkatu daitezke:
- Slip: Hizkuntzaren erabilpen txarra nekatuta ala arreta faltagatik gertatzen denean.
- Mistake: Akatsa nabarmena, bertako hiztunak normalean egiten ez dituztenak.
- Covert Mistake: Hiztunak nahi izan gabe asmatzen duenean.
Gaian gehiago sakondu nahi baduzue, hona hemen link interesgarri bat, "Correction vs. Self-Correction" aztertzen duena. Egia da, duela gutxirarte, irakasleak baino ez zutela zuzentzen; baina jada, gaur egun, beste norabide bat hartzen ari da hezkuntza, eta komenigarria da beti geldi ez geratzea.
Bukatzeko, hona hemen bideo bat zeienean akatsak zuzentzeko modu ezberdinak aztertzen diren.
Beste bat arte,
Mikel Etxebeste.
sábado, 17 de enero de 2009
Ikas-komunitateak
Guraso, ikasle eta herriko agenteen partaidetza barneratzen duen antolaketa; honetarako Batzorde kudeatzailea, Batzorde mistoa, Ikasle asanbladak,...etab. beharrezkoak izango dira. Gelan, denon interakzioa ahalbideratuko duen metodologia bultzatuz (berdinen arteko tutorizazioa, boluntarioak, talde interaktiboak,...).
Ikas komunitate osoa hezitzea. Bizikidetza, denon arteko zeregina da, eta beraz, denon arteko erabakia. Helburu hau, tertulia, asanblada orokorra eta lan talde mistoen bitartez lortuko da.
Gero eta eskola gehiago dira metodo hau erabiltzen ausartzen direnak. Jasotako emaitzak, gustokoak izan dira,eta beste eskolak, efektuaz kutsatzen hasi dira.
Hezkuntza eta kultura anitzei begiruneaz tratatuz gero eta pertsona guztiei aukera berdinak emanaz, desberdintasun sozial eta pertsonaletara egokitzen joango gara.
Ikas komunitatea inguruko ume irrati saioa.
Besterik gabe,
Mikel Etxebeste.
viernes, 16 de enero de 2009
Communicative learning
Baliabide pedagogikoak aztertzen ari dira, ikasgelan "bizitza errealeko" komunikazioa eman dadin. Gaur egun, ikasleek hitz-jarioa garatzea bilatzen da, eta ez historian nagusi izan den zehaztasuna bakarrik. Ikasleak tresnaz hornitu beharra dago, ikasketak bukatutakoan, kalean Ingelera sortzeko gai izateko. Jada, gure ardura, irakasle moduan, ikasleei jakintza praktikoak irakastea izango da, benetan etorkizunean erabilgarria izango dena. Komunikazio esanguratsuarenganako joera berria ageri da, printzipio antolatzaile bezala.
Canale-k eta Swain-ek (1979) adierazitako ideiaren arabera, komunikazio gaitasuna lau arloko gaitasunaren konbinaketa da:
- Gramatika gaitasuna, gramatika arauak mezu bat behar bezala ulertzeko eta igortzeko erabilltzea.
- Berbaldi gaitasuna, zenbait ideia elkarrekin lotzeko eta mezu trukean luzez jarduteko gaitasuna.
- Gaitasun soziolinguistikoa, hizkuntza erabilerak gizarte egoeren arabera aukeratzeko gaitasuna.
- Gaitasun estrategikoa. Beste gaitasunen bat huts egiten duenean, gaitasun hau erabiltzen dugu komunikazioa ez eteteko nahian, nahiz eta akatsak egin erabiltzerakoan.
Beste bat arte,
Mikel Etxebeste.
Ingelesaren Irakaskuntza Goiztiarra
Gaur egun, EAEn Ingelera irakasteko eskaria gero eta handiagoa da. Adin honetarako ikasleentzat eskuragarriak eta esanguratsuak izango diren idea, esperientzia eta interesei lotuta egongo diren Ingelerazko ahozko testu batzuen mezua ulertzea eta hauen kultur balioa aintzat hartzea. Ahozko testu hauek, errimak, abestiak, ipuinak, deskribapenak, aginduak, kontakizunak,...etab. izango dira.
Helburuetako bat honakoa da, hitzezko adierazpen baliabideak eta hitzezkoak ez direnak (seinaleak, mimika,..) konbinatzea, komunikazio asmo ezberdinak dituzten mezuak interpretatzeko. Beste bat, atzerriko hizkuntzarekiko interesa eta jakinmina erakustea eta hizkuntz erabilerekiko jarrera positiboak garatzea.
Irakaskuntza Goiztiarra bideoa.
Ezin uka dezakegu, gaur egun munduak, globalizazioruntz dohala, eta bide horretan Ingelesak duen pisua funtsezkoa dela; beraz, mundu mailan lehiakorrak izan nahi badugu, Ingeleraz ondo moldatzea, premiazkoa izango da.
Ondo izan,
Mikel Etxebeste.
"English through contents"
"English through contents" metodoan, unitate ezberdinak lantzen eta ikasten dira; urte bakoitzeko hiru unitate landuko dira, Curriculum orokorretik aukeratuta. Unitate bakoitzak, zientzia, historia, geografia eta giza-zientzia atalak barneratuko ditu. Irakasgai hauek beraien artean elkarlotuta irakatsiko dira. Unitateak lantzeko, gai bat aukeratuko da, adibidez: "Animaliak"; "Gorputza"; "Unibertsoa";...etab.
Metodologia honek, Ingelera modu praktikoan erabiltzera lagunduko digu; ikasleen arteko partaidetasuna eta kidetasuna bultzatuz. Gaia sakondu nahi izanez gero, hona hemen lotura interesgarria.
Besterik gabe,
Mikel Etxebeste.
Metodologia honek, Ingelera modu praktikoan erabiltzera lagunduko digu; ikasleen arteko partaidetasuna eta kidetasuna bultzatuz. Gaia sakondu nahi izanez gero, hona hemen lotura interesgarria.
Besterik gabe,
Mikel Etxebeste.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)