martes, 20 de enero de 2009
Pronunciation
Gaur egun, Ingelera modu praktikoan irakatsi nahi badugu, ahoskatzeari bere garrantzia eman beharko diogu. Nik ikasi nuen garaian, gramatika, klaseen oinarria zen. Ariketak, bata bestearen atzean, danak gramatikarekin lotuak lantzen genituen. Ahoskapena ia ez zen lantzen, eta neure buruari galdetzen diot, ez ote al zen izango lotsa ala ezjakintasunagaitik?Auskalo, batek daki, nik behintzat nire zalantzak ditut. Dana dala, gaur egun, hizkuntzak erabilgarriak izan behar dira, komunikatzeko benetako tresnak; horregaitik, ondo ahoskatzeak, rol garrantsitzua bete beharko du egungo irakaskuntzan.
Ahoskatzea lantzeko modu ezberdinak daude, cd, dvd, internet,...etab. Interneten, dohaineko materiala topatu daitekeenez, azken hau, informazio-iturritzat gomendatuko dut. Hurrengo bideoan, hitz ezberdinen ahoskatzea landuko da.
Irakurtzeko estrategiei buruzko informazio gehigarria hurrengo link-ean topa dezakezue.
Beste bat arte,
Mikel Etxebeste.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario