viernes, 16 de enero de 2009

Communicative learning



Baliabide pedagogikoak aztertzen ari dira, ikasgelan "bizitza errealeko" komunikazioa eman dadin. Gaur egun, ikasleek hitz-jarioa garatzea bilatzen da, eta ez historian nagusi izan den zehaztasuna bakarrik. Ikasleak tresnaz hornitu beharra dago, ikasketak bukatutakoan, kalean Ingelera sortzeko gai izateko. Jada, gure ardura, irakasle moduan, ikasleei jakintza praktikoak irakastea izango da, benetan etorkizunean erabilgarria izango dena. Komunikazio esanguratsuarenganako joera berria ageri da, printzipio antolatzaile bezala.
Canale-k eta Swain-ek (1979) adierazitako ideiaren arabera, komunikazio gaitasuna lau arloko gaitasunaren konbinaketa da:
  1. Gramatika gaitasuna, gramatika arauak mezu bat behar bezala ulertzeko eta igortzeko erabilltzea.
  2. Berbaldi gaitasuna, zenbait ideia elkarrekin lotzeko eta mezu trukean luzez jarduteko gaitasuna.
  3. Gaitasun soziolinguistikoa, hizkuntza erabilerak gizarte egoeren arabera aukeratzeko gaitasuna.
  4. Gaitasun estrategikoa. Beste gaitasunen bat huts egiten duenean, gaitasun hau erabiltzen dugu komunikazioa ez eteteko nahian, nahiz eta akatsak egin erabiltzerakoan.
Beraz, funtsezkoena zera da, komunikazioa ez etetea, nahiz eta perfektoa ez izan. Hurrengo link-an, bideo bat ikusteko gai izango zarete zeinean, komunikazioa oinarritzat hartuta, irakatsi behar diren balore ezberdianak aztertuko dira.

Beste bat arte,

Mikel Etxebeste.

No hay comentarios: